Boluntariotza eta parte-hartze soziala
IRESGIn badakigu boluntariotzak garrantzi handia duela Gipuzkoako espetxean garatzen duen esku-hartze soziokulturaleko, laboraleko eta kiroleko proiektuan.
Gure lanaren azken helburua presoak gizarteratzea dela kontuan hartuta, boluntariotzari dagokionez, honako hau uste dugu:
- Indibidualismoaren aurkako antidoto eta eredu bat da; izan ere, elkartasuna eta enpatia sustatzen ditu, pentsamendu kritikoa bezalako jarrerak bereganatzea ahalbidetzen du, askotariko errealitateen aurrean sentsibilizatzea, konprometitzea eta elkartasuna adieraztea
- Inguratzen gaituen gizartea osatzen duen aldetik, presoen eta baztertuta geratzeko arriskuan daudenen errealitatea, beharrak, ahalmenak eta arazoak sentsibilizatzen eta zabaltzen laguntzen du, haien gizarteratzea errazteko.
- Presoek jasaten duten isolamendu soziala hausten eta estigma ezabatzen laguntzen du.
- Gizartea aldatzeko herritarrek parte hartzeko tresna bat da, gizarte gizatiarrago, bidezkoago eta inklusiboago baten alde lan egiten duena.

Boluntariotza, gizarte osoaren ongizateari laguntzen dion gizarte-aldaketaren eragile eraldatzailea

Horregatik, Iresgik, Hirugarren Sektoreko elkarte gisa, boluntarioak balioetsi nahi ditu, gizarte osoaren ongizateari laguntzen dion gizarte-aldaketaren eragile eraldatzaile diren aldetik, beste pertsona batzuen bizitzan eragin positiboa sortzen dutela aitortuz, eta herritarrak komunitate-garapen inklusiboan arduraz inplikatuz.
Boluntarioekiko konpromiso hori nabarmentzeko, Iresgik bere komunikabideen bidez zabaltzen ditu adibideak eta jarduerak: web orria, Facebook, Martuberriak aldizkaria, non pertsonek borondatez eta modu altruistan parte hartzen duten.