Misioa
- Laguntza integral eta diziplina anitzeko programak bultzatu eta egitea, non bazterketa soziala jasateko arriskuan daudenak, jokaera antisozialak, delituzko edo/eta askatasunik gabe daudenen eskubideak zaindu eta sustatuko dituzten, honako esparruetan: hezkuntzan, kulturan, garapen pertsonal integralean, zerbitzu sozialetarako sarbidean eta gizarteratze eta birgizarteratze eraginkor baterako beharrezkoak diren erremintak bermatzeko garaian. Guzti hori generoaren ikuspegia kontuan izanik
- Gizartea sentsibilizatzea bazterketa soziala jasateko arriskua duten pertsonen egoera eta beharrak zein diren azalduta, helburua beraien birgizarteratzea izanik.
- Euskal kultura ezagutzera eman eta euskararen erabilera potentziatuz, askatasunik ez duten pertsonek gizartearekiko duten isolamendua apurtzean kolaboratzea
- Zenbait instituzio publiko edo pribaturekin programa edo/eta ekintzak garatu edota egikaritzean kolaboratzea: IRESGI elkarteak dituen helburuekin bat datozen ekintzak izango dira eta generoaren ikuspegia kontuan hartuko da
Ikuspuntua
- Zigor arazoak edota espetxe-arazoak dituzten pertsonak gizarteratzean eta laneratzean erreferente izan nahi dugueta gure lana eraginkortasunez, erantzukizunez eta pertsonekiko hurbiltasunez garatuz.
- Kartzelako munduaren eta gizartearen arteko zubi bat izan nahi dugu, gizarteratze eraginkor baten alde egiteko.
- Berdintasun eta genero ikuspegiaren alorrean nahiz konfidentzialtasun eta datuen babes eta hizkuntza-politikan, gure lanagatik aintzatetsi gaitzaten nahi dugu.
Baloreak
- Elkartasuna
- Berdintasuna
- Datuen konfidentzialtasuna eta babesa
- Eleaniztasuna sustatzea.
- Aukera-berdintasuna
- Pertsonarekiko errespetua
- Zintzotasun eta konpromisoa
- Arreta osoa
- Gardentasuna
- Konpetentzia profesionala eta eraginkorra
- Irabazi asmorik gabe
- Beste erakunde eta mugimenduekin sareko lana sustatzea
- Gure lanaren kalitatearen erantzule
- Ekologia eta ingurumenarekiko errespetutsua