Nor gara
Euskal Herriko Gizarteratze eta Biktimologia IRESGI. Irabazteko asmorik gabeko elkarte bat da non bertako profesionalek interbentzio soziokulturalak , lana eta korola garatzen dute 1992az geroztik Gipuzkoako espetxean.
IRESGI jakintza-alor anitzeko talde batez eratua dago hezitzaile sozial, pedagogo, gizarte laguntzaile eta monitore espezializatuez konposatua, non bertan borondatezko pertsonek eta praktiketako ikasleek parte hartzen dute.
IRESGIren egitasmoa Gipuzkoako espetxean soziokultural, lan eta kirol interbentzioak garatzean datza eta 400 preso inguru ditu: Emakumeen saila, Modulu orokorra, Erizaindegia eta Sail Irekian banatuta. Hasiera batean espetxe honetan dauden presoen erdia hartzeko diseinatu zen. Orokorrean bertako azpiegiturak nahiko eskasak dira eta ekipamenduak oso urriak presoen kopurua kontuan hartuz.
Preso eta funtzionarioen neurrigabeko mugikortasun honen ondorioz, parte-hartze egonkor eta koordinazio onaren faltak ageri dira. Espetxeko biztanleen gehiengoak drogekin arazoak ditu, soziokultural maila baxua eta buruko eta emozio arazo larriak, gaitz bakoitzak gero eta larriagoak izanik. Lan hezigarri eta gizarteratzea espetxeko behaketa eta tratamenduarengatik koordinatua eta gainbegiratua dago.
Jakintza-alor anitzeko taldea: hezitzaile sozial, pedagogo, gizarte laguntzaile eta monitore espezializatuez konposatua, eta borondatezko pertsonek eta praktiketako ikasleek parte hartzen dute
IRESGI Elkartearen adierazpena, hizkuntza-politikari eta komunikazioari buruz


Hizkuntzen elkarbizitza, gizarte-kohesiorako ezinbesteko elementua izanik, gizarte-elkarbizitzarako osagai bihurtu nahi dugu. Hizkuntza-berdintasuna eta norbanakoaren hizkuntza-aukera herritarren aukera-berdintasunaren oinarrian kokatu nahi ditugu. Erabilerari dagokionez, euskara eta gaztelaniak lege-onarpena duten arren, gizarte-egoera ezberdinetan bizi dira. Horregatik, aurrera egiten jarraitu nahi dugu.
Euskal Autonomia Erkidegoan bi hizkuntza ofizial ditugu. Hala ere, hizkuntzen arteko gizarte-berdintasuna lortzeak helburu izaten jarraitzen du. Hizkuntza-aniztasunagatik arro gaude, baita euskararekin munduan hizkuntza-aniztasunari egiten diogun ekarpenagatik ere: hizkuntza-aniztasunak gizartea aberasten baitu; euskarak hizkuntza-aniztasuna aberasten duelako; eta, ondorioz, norbanakoa aberasten duelako. Euskara hizkuntza erabilia eta bizia izatea nahi dugu. Horixe da gure helburua eta gure konpromisoa: Guztion borondatea eta esfortzua eskatzen duen helburu eta konpromiso bat; helburu ilusionagarri bat; guztioi dei egiten gaituena.
Horregatik, IRESGIk,- GIZARTERATZE ETA BIKTIMENGANAKO ZERBITZUAREN EUSKAL INSTITUTUAk hizkuntza-politikak ezarri eta garatzerakoan duen konpromisoa aitortzen du irabazi asmorik gabeko elkarte honen jarduerak egiten diren eremuetan, honakoak izanik eremuok: langileak hautatzea, prestakuntza, barne eta kanpoko harremanak, arreta, balorazio eta sarbidea, elkartearen politika, misio, eta ikuspegia, nahiz jardueren garapena. Barne- nahiz kanpo-komunikazioari dagokionez, hartzen diren erabaki guztien berri emango da eta hizkuntza-politikaren printzipio honekin bat datorren enpresa-irudia proiektatuko da. Errazte eta potentziatzeko neurriak sustatuz gauzatu ahal izango dira adierazitako printzipioak; Euskara Plan bat ezarrita, egungo egoerarekin alderaturik hobekuntzak ekarriko dituena, dagokion jarraipen sistema aplikatuz, helburu orokorraren lorpenean aurrera egiteko helburuarekin.
IRESGI-KO ZUZENDARITZA/ ZUZENDARITZA-BATZORDEAREN KONPROMISOAREN BERMEA
GIZARTERATZE ETA BIKTIMENGANAKO ZERBITZUAREN EUSKAL INSTITUTUAk emakume eta gizonen arteko tratu berdintasuna eta aukera-berdintasuna barne hartzen duten politikak ezarri eta garatzerakoan hartu duen konpromisoa nahiz neurriak bultzatu eta sustatzeko konpromisoa aitortzen du; zeharka edo zuzenean arraza edo sexuagatik inor baztertu gabe, gure elkartean benetako berdintasuna lortzeko, emakumeen eta gizonen artean aukera berdintasuna ezarriz gure Politika Korporatibo eta Giza Baliabideen printzipio estrategiko gisa, emakumeen eta gizonen berdintasun eragingarrirako martxoaren 22ko 3/2007 lege organikoak ezartzen duen printzipioaren definizioaren arabera. Irabazi asmorik gabeko elkarte honek garatzen dituen ekintzetako esparru bakoitza (hautaketa eta sustapena, soldata-politikatik, irakaskuntzatik, lan baldintzetatik eta enplegutik, lan osasuna, laneko ordutegia eta kontziliaziotikigaroz), emakumeen eta gizonen arteko aukera-berdintasuneko printzipioa babesten dugu, eta sexuan oinarritutako zeharkako bereizkeriari arreta berezia jartzen diogu. Zeharkako bereizkeriatzat hartuko da “itxuraz neutroa den xedapen, irizpide edo eginera batek sexu jakin bateko pertsonentzat desabantaila jakin bat ekartzea beste sexuko pertsonei begira”. Kanpo- nahiz barne-komunikazioari dagokionez, hartzen diren erabaki guztien berri emango da eta emakume eta gizonen arteko aukera-berdintasunean oinarritutako printzipioarekin bat datorren irudia proiektatuko da. Iragarritako printzipioak berdintasunerako neurriak sustatuz edo egungo egoera hobetuko duen berdintasunerako plan bat ezarriz jarriko dira praktikan. Horretarako, beharrezko jarraipen- sistemak hartuko dira, emakumeen eta gizonen arteko berdintasun erreala lortzeko prozesuan aurrera egiteko, bai enpresan eta baita, ondorioz, gizartearen osotasunean ere. Helburu hori egikaritu dadin, langileen ordezkaritza izango dugu, emakumeen eta gizonen berdintasun eragingarrirako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoak ezartzen duenari, nahiz aipatutako berdintasunerako neurri edo berdintasunerako Planaren garapen prozesu eta bilakaerari jarraiki.
