Politika
Alde batetik, Euskal Autonomia Erkidegoko abenduaren 5eko Gizarte Zerbitzuei buruzko 12/2008 Legeak dioenez, gizarte- eta hezkuntza-arloko esku-hartzea ezinbesteko elementua da esku hartze sozialean eta helburua norbanakoan ahalik eta autonomia gehien lortzea, bizi baldintzak hobetzea, bere garapeneko testuinguru ezberdinetara egokitu, eta zailtasunak gainditzea lortzeko; horretarako, babes, prebentzio eta asistentzia funtzioa sustatuko da, izaera pertsonal eta erlazio-izaerako prestazio eta zerbitzuen bidez.
Gainera, aipatutako legeak EAEn eskaintzen diren gizarte-zerbitzuetarako eskubidea aitortzen die, oro har, bizileku legezko eta benetakoa Euskal Autonomia Erkidegoko edozein udalerritan duten pertsonei: Aipaturiko guztiari gehitu behar zaio, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemako Zerbitzuaren helburua herri osoaren gizarte ongizatea sustatzea dela. Horretarako, honako helburu hauek ezinbestekoak dira:
Autonomia pertsonala sustatzea eta menpekotasunetik sortutako behar pertsonalak eta familiarrak aurreikusi eta artatzea.
Babesik gabe egoteak sorturiko beharrak aintzat hartu eta artatzea.
Bazterketa egoerak aurreikusi eta artatzea eta pertsonak, familiak eta taldeak gizarteratzea sustatzea.
Larrialdi egoerak sorturiko behar pertsonalak eta familiarrak aurreikusi eta artatzea.
Horretarako, gizarte esku-hartzeetarako prestazio teknikoak lan-talde profesionalek diseinatuko dituzte, eta helburu bat edo batzuk lortzera bideraturik egongo dira. Horien artean, ondorengo gizarte eta hezkuntzako esku-hartzeak eta esku-hartze psikosoziala topatu ahalko ditugu, besteak beste: okupazionala, hezkuntzakoa, psikosoziala, estimulatzailea- errehabilitatzailea eta gizarte akonpainamendukoa. Bestetik, Konstituzioaren 25.2. artikuluak jasotzen duenez”askatasun baztertze zigorrek eta seguritate neurriek birheziketa eta gizartean bersartzera joko dute eta ez dira izango lan bortxatuak…”. “Kultura sarbidera eta bere nortasun osoko hazkunderako eskubidea” izango dutela ere gaineratzen du”.
“Birheziketa eta gizartean bersartze” adierazpena erabiltzeak askatasuna mugatzen duten zigorrak norbanakoa positiboki motibatuz gauzatu beharra dakarrela uste dugu, arauek diotena betez bizi ahal izateko, kartzelak ez du presoaren pertsonalitatea garatzeko prozesua eten behar, eta kartzelaratzeak dituen ondorio kaltegarriak zuzendu behar ditu; horretarako, norbanakoaren eta komunitatearen arteko harremanak erraztu, eta kartzelaratuen pertsonalitatea eta zigorrak eragiten ez dien legezko eskubide eta interesak errespetatu beharko ditu, arraza, sexu, erlijio,iritzi, nazionalitate edo beste edozein baldintza edo egoera pertsonal edo sozial dela-etainolako bazterketarik gailendu ez dadin. Tratamenduan mesedegarriak izan daitezkeen ekintzen artean nabarmentzekoak dira, besteak beste: kultur ekintzak, aisialdiko ekintzak, kirol ekintzak, kanpoaldera irteerak eta elkarrekikotasun jokaerak, preso dauden pertsonek eskubideak dituztela eta gizarte honen partaide direla onartuz.
Ondorioz, espetxeko bizitzak askatasuneko bizitzaren erreferente izan beharko du. Horrela, kartzelaratzearen ondorio kaltegarri guztiak murriztu, lotura sozialak bultzatu, elkarrekikotasun errekurtsoez baliatu eta erakunde pribatu eta publikoen kolaborazioa eta partaidetza edukiko da, hiritarren eta erakundeen partaidetzaren laguntzaz birgizarteratzerako ekintzetan ezinbesteko instrumentua izanik; guzti hori Tratamenduko Juntak koordinaturik. Gizon emakumeak gizaki sozialak direla kontsideratzen dugu IRESGIn; horregatik, Gizarte Hezkuntzak duen helburua pertsona edo kolektibo bat gizartean integratzeko prestatzea da, horretarako beharrezkoak dituzten baliabideak eskuratzeko aukera emanez. Gizartean integraturik dagoen gizakia norberaren eboluzioan, nahiz parte den kolektiboaren eboluzioan parte hartu eta bilakaeraz arduratzen dena da.
Horregatik, programa honen helburua pertsona hauek beharrezkoak izango dituzten aukerak eta baliabideak eskaintzea da, euren egoeraz konsziente izateko, eta euren egoera pertsonala eta soziala hobetzeko lan bat plantea dezaten. Hau da, programa honen funtsa birsozializazioa, birgizarteratzea eta errehabilitazio soziala dira, delitua egitera bideratu zuten egoeratik atera eta askatasuneranzko baldintza pertsonalak eta giza-baldintzak hobetuz. Kartzelaratzeak dakartzan zenbait ondorio(ezohiko ingurune batera egokitzea, norberak duen bizitzaren kontrola ez izatea, etengabeko antsietatea, etorkizunari begira itxaropenik ez izatea, ardura falta, zenbait pertsonekiko loturak galtzea, afektiboki asaldatzea, babesik ez izatearen sentsazioa, afektibitatearen eskaera handia izatea, hizkuntzarekiko arazoak izatea, besteak beste) kontuan izanik, defendatzen duguna zera da: espetxe bateko edozein esku-hartze programak laguntzea izan behar du helburu, aipatutakoak gainditzeko, euren jatorriarekin erlazioa ez galtzeko eta kanpoko munduarekiko isolamenduak ekar ditzazkeen arriskuak ekideteko. Horretarako, gaitasun terapeutikoak eta errehabilitaziokoak baliatu ahalko dira.
Gipuzkoako espetxean burutzen ditugun ekintzen bitartez, gure helburua askatasunik ez duten pertsonak birgizarteratzea da; horretarako, pertsonei portaerazko jarraibideetan eta arazoei aurre egiten laguntzen diegu eta komunitatearen baliabideak mobilizatu eta gizartea sentsibilizatzen dugu.
Proposaturiko ekintzak hezkuntza egonkorrean oinarritzen den hezkuntza-politikan txertatzen dira; non auto-ikaskuntzan oinarritu eta pertsonaren hezkuntza eta formazio globala eta integrala potentziatzen den, generoaren ikuspegia erabiliz. Hala, euskararen erabilera eta inguruko kultura sustatzen dira, prestakuntza soziokulturalean eraginez, jarrerak, baloreak eta portaerak aldatu edota aberasteko aproposak diren teknikak eta metodoak erabiliz.
IRESGIn kontuan hartzen duguaskatasuna mugatzen zaien pertsonak gure gizartearen parte direla eta pertsona horien ehuneko handi batek eta beren familiak bazterketa, dependentzia eta babesgabetasun egoera bizi dutela; horrek, gainera, bigarren mailako arretako gizarte-zerbitzuko erabiltzaile potentzial bihurtzen dituzte,kartzelan sartu aurretik, ondoren, nahiz kartzelako egonaldian zehar. Horregatik,kartzelartekoeskuhartze programak beharrezkoak dira eta esku-hartzea osatzen dute, inserzioa ahalbidetu eta etorkizunean delituzko jarrerak ekiditeko. Horrenbestez, kartzelan sartzeko unean eta kartzelako egonaldian aintzat hartu eta egikaritu behar dira, norbanakoan oinarrituz eta birsozializatze prozesuko continuum bat balira bezala ikusiz.Horretarako, gainera, ezinbestekoa da kartzelatik kanpoko esku-hartzeez arduratzen diren erakunde eta elkarteekin (aurretik aipatutako egoerei aurre egiteko baliabideak ahalbidetzen dituztenekin) sarean lan egitea.
Horiek guztiak esanda, uste dugu eskumena duten erakunde eta elkarte guztiek askatasuna mugatzen zaien pertsonentzat baliabide aproposak ezarri behar dituztela, askatasuna mugatzen zaien pertsonak bigarren mailako arretako gizarte-zerbitzuetan barne hartzeko,bigarren mailako arretan definitu eta gainerako bigarren mailako sarean barneraturiko esku-hartze okupazional, hezkuntzazko,psikosozial, estimulatzaile- errehabilitatzaile edo gizarte akonpainamenduan partaide izateko, zeinak gizartean barneratzeko beharrak kontuan hartzen dituen eta horiekin batera, kolektibo honekin esku hartzeak egiten dituzten programa guztietan barneraturikoak.